We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Doktrina Neuro​-​Terrorista

by Txorroskilo

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €2 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Doktrina Neuro-Terrorista

    Includes unlimited streaming of Doktrina Neuro-Terrorista via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 6 days
    Purchasable with gift card

      €5 EUR or more 

     

1.
Begirada 02:29
Ez bidali inor hire bila Hire presentzian beldurra islatuta dago, Begirada ezin baino hotzago… Beste irrifar faltsu bat iada ez diat jasan beharko, Mahai gainean gure kartak buruz gora zeudek Nire irudikapen bakarra pika beltza da, Apustua igoz ziur eskeintzen diat, Hire burmuina husteko, prest naukela entzuteko, Eta ez diat parre egingo Niri ez esan ene bizkarra hire etorkizuneko hitzen jomuga dela Aurpegia eskeini diat… Hobe dek berau berriro ez errepikatzea, baina ni ta nere hortzak prest egongo gera hala ere, Eta nahi baduk esan.
2.
Ziberskunk 02:57
Ultrakomunikazioa, teknologia berpizkunde garaian Plastikozko skin ta punkiek, Beste aukera bat zeozer izateko Atentzioa deitzearen beharra arazo potolo bihurtu dek hire bizi-huts soilean, oniritzi tristeak biltzeagatik desesperatuta Zurrumurru merkatalgune sistemak eraikiz Estetikaren prototipoak zilegiztatzen Aho-arin koldar ta multinazionalek Zapaldu nahi gaituzte Esanahi bat zeok nire kantuen atzean Ez gutxiestu behin ere gure errealitatea Mod-skin-punk ta rasta izan hinteke Ziber-estupa txatxu agian ere Pertsonak garenaren oinarri eztabaidaezina ahaztu nahi duk Hierarkia elektroniko hustel baten jarraitzaile, Zaila izango zaik noizbait nire ideiak ulertzea Underground mugimenduaren deshumanizazioaren aurka ez dugu etsiko Biraka kable ta uhinen artean Bizimodu oniriko batean hago Hire ego-aren arrastoen bila Behingoz denbora galtzeari utzi Hireagatik borrokatzen hasi Beraz egon hadi, ziberskin ta ziberpunk Edo kanpoko munduak aise irentsiko zaitu Ez bota aitzakiarik ta ez jan belarririk Tente jarri, atera hadi kalera
3.
Katarsi I 06:09
Orainaren antidotoaren formula ez det esango, pertsona bakoitzak, paranoiak tarte, bere historio propioa daukalako Harreman baten gidalerroak emateko ezgaituta nago, zirkulu batean, ni ta zure artean, bi istoriren elkartzuta naizelako. Putasemeak, ongia, gaizkia, sexua, droga eta morboa Egia ta gezurraren espektroaren paradigmak dira Heroi moderno adituak besteen goraberez espekulatzen Ezer ez da ziur eta dena izan liteke posible. Istorio propio bat morboak irentsita, belarriak alper… Kotilleo bat kondaira bihurtuta, zer esan, zer..? Zenbatekin amaitu, paloak ahazteko berriz? Ametsgaiztotan ito eta igerian nekatu haiz... Arma beltz hau ta hi! Baina eskuak garbi, ez dek kontzientzia arazorik. Bakarrizketa maila honen lerroak, zirriborrotan soilik ulertzen dira Bera izango naiz, baina ez lehengo hura; ukabilak berriro estutzen ditut Monigote hori neretzat hilda dago, ta indarra ematen dit. Ez bota kulpa destinuari, zuen gainbeheraren erantzule zarete. Orainaren prezioa ordainduz, urduritzen maiz Nostalgiaren etsai ta biktima bihurtzen naiz Odoluste organizatu batean sartu nahi banauzue, Badakit zenbat berun behar den zuek denak deusezteko. Hilerri handi hontan preso, bizirik dago nere gorpua Denek porkulo eman ondoren, antisoziala heu izango haiz. Ta non da Katarsi orain? Biharko egunarekin datorrela dakit Denborak ekarriko du baina… Non da Katarsi orain? “K” dosi bat bilatzen jarraituko det, Zauriak estaliz nere listuaz Pistola eskuan ta begiak zorroztuta Ez dit inork errex ihes egingo.
4.
5.
Guztiz odolustuko nauzuen baino lehen, Apaizak galde azken deklarazioa zein den Emakume baten doktrina zaharra ikasten, Larrosa eztenen plazerra ezagutu nuen, gaitzak uxatzen Ez du ezagutzen beldurra, Tango iruzurleak irensten. Gauero etxeko atarian zaude, eta oheraino laguntzen didazu Emaidazu beste pilula bat, zure eskutik biok ihes egiteko. Esaidan gizakiaren soiltasunak aspertuta zauzkala, Haietako beste bat izango ez bazina bezala. Loratze grisak gorriz pintatzen dituzu, Bitartean nik besteentzat existitzen ez zarela dakit. Pasio suiziden dama Rose, Bizipen pozoinduen gamelu mertzenaria Garestiak dira zure laztanak… Ze gogorra zu gabe lur-hartzea! Gaur ez da sorpresa atarian, Fikziozko dramaren teloi atzean, Errealitatea ate joka. Paradisu artifizialik gaur ez da zuretzako.
6.
Entzun kanpaia hots hori, heroi zaharren porrota jada hurbil dabil Ta ez dakit negar edo parre egin. Duela ehunurteko bi, joan ziren haien ondarea gugan utziz, Mendebaldar baldarren etikaren zama-aroa eraikiz: Mende-baldarra. Moda ta irudia, zantzu soziopata, dirua ta adorea, fama ta karisma Ideia prefabrikatu-kadukatuen adibide dira, Ez haiz izaki perfektu oraindik. Hire nahi bakarra, Eztabaida irabaztea da, Altxa ta hemendik jun hadi, Ez dek ezer ere garbi. Gure hitzarmen kaletarra Printzipioen errespetu bat da. Nik hari ta hark niri zor dit, Ta hortaz hik ze ostia dakik. Komunitate baten dekadentzia morala ez da paja mentalean geratzen Egolatren diskurtso fatikoak ditugu laudatzen. Bitartean azkazalak jaten, ezin nau loak hartu lerro petral hauek idazten Anti-heroien kolpe handia itxoiten. Jainko apart hoiez nazkatuta nago, Heroi modernoez oraindik gehiago. Txiki-txikitatik inpotentzia zait zainetan egosi… Ze balio du historia egiteak ez badegu ezagutzen gure existentziaren ekarpena..? Hire nahi bakarra, Eztabaida irabaztea da, Nik hari ta hark niri zor dit, Ta hortaz hik ze ostia dakik. Mikro-sekta orok beti Kontsigna bera abian jartzen dik Heu integratu aurki, Ala desintegratu hadi.
7.
Durango 95 03:31
Aflikzioaren muga gizatiarrak gaindituta daudela Adierazten da nire irudi zurbilean Bihotz mekanikoa engranai hustelez elikatzean Hobe da imajinazio primitiboena askatu, Gorpu ibiltari bihurtu baino A toda hostia noa errepide zaharrean Neuronen talka gogor sentituz Bere ipurdi aurpegia kristalaren atzean Une okerrenean gurutzatu zait Beste zigarro bat, Espiritu txarren kea erreta errautsa bihurtzen da. Nire dementzia ta abiadura, Irudi makabroak nere buruan bueltaka Beste aukera bat ez det eman nahi Jaioberria baitnintzan eskuak mugituz, lepoan itsatsi Ta festa hasi da iada Zapaldu bere kareta lurraren kontra Estutu, itzuli humilaketa pozaz Ta behingoz, parrez lehertzen naiz bere ondoan Agian, momentu puta honen zai… Momentu puta honen zai, beti egon ta orain ohartzen naiz. Zipaio, estupa, txibato edo putaseme horren barne-edertasunak nire bota gorriz apaintzen zuen. Bista fotogramaka, Haize-bolarak burua erreta, Paperak sutan galtzen ditut, Gero ni ezin aurkituz. Enautela aurkituko, ni errautsa baitnaiz.
8.
Droog Night 05:06
Gaua ilargi beteari so, oilo-ipurdia isiltasuna etetean, Ultrabiolentzia taupada da. Begirada hiltzaileaz, armada oso bat biltzen nabil Gerorgi, Dim, Pete, Alex ta nik gaiztakeriak egingo ditugu Kontuz itxi zure etxeko atea, Zaindu zure atzea. Aurrera jarraitu behar dun, ahaztea iada ezinezkoa da Berriro jolastu nahi dut, bizitzeko beste aukera bat bada. Zureak aspaldi egin du, ezer gutxik harritzen nau iada Bide bat ibili nahi dut, ogi apurrak utziz badaezpada. Droog night, droog night.

about

Eskerrak:

Gure senide eta lagun guztiei urte hauetan ondoan egoteagatik. Kontzertu bat emateko aukera eskaini diguten pertsona nahiz lokal orori. Jo ostean gaua gurekin pasa duten edo lo egiteko leku bat utzi diguten haiei. Asier Gonzalez de San Pedrori argazki saioagatik, Endika Iisori logoaren diseinuagatik, Maka (Skizo), Yepes eta Lokatzari (Mal-Mai Rekords) diska ateratzen laguntzeagatik. Materiala utzi digutenei, grabaketa posible eginez (Aitor Apuru, Xabi, Ospa, Basterra, Pulga, Urko), Ander eta Iñakiri estudioko lan aparta, pazientzia eta tratu ezin hobeagatik.

Aipamen berezia Azpiren familiari, urte guzti hauetan gure entsegu zatarrak aguantatzeagatik eta kontzertuetan dena ematen egon den betiko jendeari.

Diska hau Arrasateko Shot! estudioan grabatu da Ander Barriuso eta Iñaki Bengoaren gidaritzapean 2019ko Urtarrila eta Otsailan.

Mila esker Alberdi, Magu (Ziberskink) eta Saio (Droog Night) koroez gain, zuen denbora eta ilusioa eskaintzeagatik.

Gugan noizbait sinistu dutenentzat edo arrazoi ezberdinengatik gure artean ez daudenei eskainia, bereziki aurten utzi gaituen Javi-ri.

"Pertsonak garenaren oinarri eztabaida ezina ahaztu gabe, Underground mugimenduaren deshumanizazioaren aurka"

credits

released March 29, 2019

license

tags

about

Txorroskilo San Sebastián, Spain

Txorroskilo, punkrock from Basque Country since 2013.

contact / help

Contact Txorroskilo

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Txorroskilo, you may also like: